Postal baten moduko argazkiak ateratzeko Segurak dituen hamaika txokoetako batetik egina dago irudiko argazkia. Neguko goiz bat zen, eta ohi bezala, beste lagun argazkizale batekin egin nuen hitzordua. Zerain eta Barbari inguruetan genbiltzan, eta Aizkorri zurituta ikusteaz gain, beheko bailaran erreka-lainoa zegoela ohartu ginen. Hala, bi aldiz pentsatu gabe, Segurara jaitsi ginen, eta argazki hauxe da irteera haren emaitza.
Datu teknikoak
Nikon D810 • 24-70 • f8 • 1/200s • iso400 • 24mm • polarizatzailearekin.