Jon Mendizabal Irastorzak (Ormaiztegi, 1991) goi mailako mekanizazio zikloa egin zuen Goierri Eskolan. Ikasketak amaitu ondoren, Zumarragako T.M. Telleria enpresan lan egin zuen. Egun, bere herriko Irizar autobus enpresan lan egiten du. Zaletasunei dagokionez, aire librean egiten direnak gustatzen zaizkio. «Mendia eta kirola oso gustuko ditut. Korrika egitea, bizikletan ibiltzea eta oilagor ehiza dira nire zaletasunik gogokoenak», azaldu du ormaiztegiarrak.
Pelikula edo telesail bat?
Gladiator.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Brigade Loco.
Abesti bat?
Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean kanta.
Liburu bat?
Los catorce de Iñaki.
Oporretarako toki bat?
Oso urrutira joan gabe, Pirinioetako edozein txoko.
Zer gosaltzen duzu?
Kiwia eta kafesnea oloarekin.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Iraideren eta Onintzaren, iloben, jaiotza egunak.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Lagun min batek oparitu zidan txakurra.
Amets bat.
Ametsa, edo beharrezkoa izan beharko litzatekeena, denok eskubide berberak izatea.
Plazer txiki bat.
Kirola egin ondoren, lagunekin bazkari eder bat egitea.
Goierriko txoko kuttuna.
Goierriko txoko ugari ditut gogoko, baina bat aukeratzekotan, Aizkorri.
Ormaiztegin biziko ez bazina…
Mendia gertu duen herri txikiren batean.