Irakaslea da Jon Irastorza (Gaintza, 1998), Lehen Hezkuntzako gradua du, eta Beasaingo La salle ikastetxean PT bezala ari da. Berarentzat herri txiki batean bizitzeak, adin desberdinetako jendearekin harremantzea ekartzen du: «18 urtetik 30 urtera bitarte 8-bat gazte besterik ez gara eta herrian oso gutxitan elkartzen gara. Bakoitzak bere lagun kuadrilla du Ordizian eta bertan gehiago ikusten gara herrian bertan baino. Hala eta guztiz ere, festetan edota herriak antolaturiko ekintzetan gazteen parte hartzea handia izaten da».
Ze zaletasun dituzu?
Aire librean egiten direnak gustatzen zaizkit. Mendia, kirola, perretxikoak biltzea eta oilagor ehiza.
Pelikula bat edo telesail bat.
El corredor del laberinto.
Liburu bat.
Karmele Jaioren Amaren eskuak.
Musika talde edo abeslari bat.
Agus Barandiaran.
Abesti bat.
Joxek andreari.
Oporretarako leku bat.
Karibe.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea eta fruta pieza pare bat.
Kolore bat.
Berdea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Realak Athletiki, Errege Kopa irabazi zion eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire iloba Ekhiren jaiotza.
Amets bat.
Ingurukoak eta ni zoriontsu izatea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Bazkal ondorengo tertuliak.
Goierriko txoko bat.
Otsaurte.
Gaintzan biziko ez bazina…
Mendia gertu duen herri txikiren batean.