Goizane, gaztainondo egurrez eginiko emakume baserritar eskultura, Ordiziako plaza barnean, bisitariari harrera eginez, abegitsu azaltzen da, herriaren seinu identitate den aza alea eskainiz. Emakume baserritarraren eskulturak, Goizane izena ez du kasualitatez. Goizeko lehen argi izpia jasotzen du bere baitan esanahi honek: Ordiziako Azokara emakume baserritarra urteetan eguna argitu aurretik etorri izan da, argitasuna eta bizia ekarri ditu azokara, bera da lurraren sakon ilunetik argitasunera ateratzen den produktua dakarkiguna, gure lehengaien jatorria, ama lurra nolabait ordezkatzen duena.
Peru berriz, sortaldetik sartzen den artzain apala da, eguzki printzak herriaren ekialdetik eguzki ate bilakatzen du eta bertatik hirian argiari jarraikiz artzaina, izadi eta mendietako ezaupideaz, mendiak emandakoarekin, bere produktuekin, kaletarren eskura jartzera dator. Harrian, herri eginez, Peruk gizakion antzinako naturarekiko harreman eta ezagutza dakarkio hiritarrari. Gizarte ororen oinarri, zapaltzen dugun lurra (harria oinazpian). Plano antropologikoan, artzaina zaharra da, aspaldikoa oso, eta ohituraz, urtez urte bere etorrian eraikitzen lagundu du gizartea (Ordizia, Herria). Ondare ukiezin, ikusezin bilakatu da herri-harri nortasunarekin bat. Artzain hau ordea gaztea da, eraikinaren babesean, harriaren oroimen gisa egun kanporatzen eta agerian jarri nahi izan duguna.
Mariane izena du Ordiziako azokara, asteazkenero, bere ama eta amonak egin izan duten modura, ‘Oilo’ kalean jartzen den baserritarrak. Otarra arrautza bete dakar, hegaztiekin loturaz harago, genero aldarrikapena beregain jasoz. Jaiotza, emankortasuna ematen duena emea dugu naturan. Baserritik datozen eta giza elikadurarako funts diren, ardi, behi, behor eta loreengandik jasoriko, hazi eta fruituak ditugu horren adierazle.
Metro gutxira aurkitzen den D’elikatuz Zentroan edo bertatik abiatuz Ordiziako Azoka eta bertan esanguratsuak izan diren pertsonen inguruan sakontzeko aukera izango duzu.