Mikel Lopez (Idiazabal, 2005) Zeraingo Mandio jatetxeko nagusiaren semea da. Mekanizazio ikasketak egiten ari da Goierri Eskolan eta «oso gustura» ari dela dio.
Ze zaletasun dituzu?
Mendian korrika egitea eta bateria jotzea.
Talderen batean jotzen al duzu?
Balantza taldean jotzen dut. Erromeri musika egiten dugu.
Mendiko lasterketetan parte hartu al duzu?
Axari Trail eta Sanson lasterketetan parte hartu dut. Nire hurrengo erronka Txindokiko bertikala da. Gozatzea da nire helburua, ez postu on bat lortzea.
Non entrenatzen duzu?
Santa Barbarara edo Atxurbi aldera jotzen dut.
Pelikula edo telesail bat?
Un sueño posible.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Madrilgo Rude Pride taldea. Punk Oi! musika egiten dute.
Abesti bat?
Rude Pride taldearen Never Forget.
Oporretarako toki bat?
Baqueira. Iaz joan nintzen lehenengoz eta aurten berriro joango naiz, elur-erraketekin ibiltzera.
Zer gosaltzen duzu?
Esnea zerbaitekin.
Kolore bat?
Urdina.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Mendian korrika egiteko lehen zapatilak.
Amets bat.
Eskenatoki handi batean jotzea.
Plazer txiki bat.
Entseatzea.
Goierriko txoko kuttuna.
Osinberde.
Zerainen biziko ez bazina…
Donostian.