Unai Galparsorok (Ordizia, 1980) eskualdeko hiru herri ezagutu ditu: Ordizian jaio zen, 3 urterekin Beasainera eraman zuten eta 2011tik Araman bizi da. Gaztaintxota kultur elkarteko kidea da eta 2019az geroztik zinegotzi ere bai. Jakintza ikastolan eta Alkartasuna lizeoan egin zituen oinarrizko ikasketak. Ingeniaritzako ikasketak egin zituen ondoren, mekanika espezialitatean. 17 urte inguru daramatza altzairuen mozketaren munduan, bulego teknikoan.
Ze zaletasun dituzu?
Zaletasun asko eta denbora gutxi! Lagunekin elkartzea trago batzuk hartzeko edo mahai baten bueltan. Pandemiatik hona, alabarekin monozikloan ibiltzea.
Pelikula edo telesail bat?
Aspaldi ia ez dut telebistarik ikusten. Lost gustura ikusi nuen bere garaian.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Negu Gorriak.
Abesti bat?
Maravillas, Berri Txarrakena.
Liburu bat?
Miñan, Ibrahima eta Ametsena.
Oporretarako toki bat?
Gironako Costa Brava.
Zer gosaltzen duzu?
Kafe hutsa eta platanoa.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Lagun mina hil zen eguna, duela 20 urte.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Seme-alabak.
Amets bat.
Euskal Herri aske, euskaldun eta eskuzabal bat.
Plazer txiki bat.
Asteburuetan etxeko laurok ohe berean elkartzea, jaikitzeko presarik gabe.
Goierriko txoko kuttuna.
Oiangu.
Araman biziko ez bazina…
Goierriko beste herri txikiren batean akaso…