Olaberriko Gazte Taldea sortu dute orain gutxi, eta bertako kidea da Itoitz Urkiola Munduate (Olaberria, 2004). Talde eratu berriaren helburu nagusiak «gazteak elkartzea, herriari bizitza ematea eta bertan euskaldun giro bat sustatzea» dituzte hasiera honetan. Olaberrian gazteek dituzten beharrei buruz galdetuta, «lehenik herrian geratzeko arrazoiak sortzea eta ondorioz gazteei zuzendutako ekintza gehiago burutzea beharrezkoa da», esan du Urkiolak.
Ze zaletasun dituzu?
Bertsolaritza, musika eta euskara.
Pelikula bat edo telesail bat.
Un hombre de accion.
Liburu bat.
Amets Arzallusen eta Ibrahima Baldeken Miñan.
Musika talde edo abeslari bat.
Añube taldea.
Abesti bat.
Añuberen Aurpegi Biluziak.
Oporretarako leku bat.
Zurizako kanpina.
Zer gosaltzen duzu?
Esnea zerealekin.
Kolore bat.
Beltza.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Joan den asteburuan izan zen presoen aldeko 40 minutu rock eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Bi gurpileko bizikleta.
Amets bat.
Sortu berri dugun gazte taldeak etorkizun on bat izatea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Lagunekin nagoen edozein momentu.
Goierriko txoko bat.
Hirumugata mendia.
Olaberrian biziko ez bazina…
Baliarrainen.