Realeko emakumezkoen saileko prentsa arduraduna da Maddi Garmendia (Lazkao, 1996). Horrez gain, Kirolari gattun Podcast-ean emakumezko kirolariak elkarrizketatzen ditu. Praktikak egitean kirol kazetari hasi zen , «eta erabat gustukoa nuela ikusi nuen».
Elkarrizketatu dituzun kirolarien artean nork harritu zaitu bereziki?
Kirol arloa dela eta, adibidez, Irene Caminosen Dakarrerako bideak. Pertsona bezala, berriz, betiko erreferenteak oso jatorrak dira, baina batik bat Eukene Larrartek eta Irati Lakuntzak.
Nori gustatuko litzaizuke elkarrizketa egitea?
Irene Paredes zen bat, eta lortu genuen. Aukera izanez gero: Joane Somarriba, Josune Bereziartu, Naroa Agirre…
Ze zaletasun dituzu?
Zinea, telesailak, musika…
Pelikula bat edo telesail bat.
Greys Anatomy.
Liburu bat:
Marina (Carlos Ruiz Zafon).
Musika talde edo abeslari bat:
Miley Cyrus.
Abesti bat:
I want to know what love is (Foreigner).
Oporretarako leku bat:
Coculina (gure Burgosko herria).
Zer gosaltzen duzu?
Ogi txigortua olio eta urdaiazpikoarekin.
Kolore bat:
Beltza.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna:
Realak Granadan Erreginaren Kopa irabazi zuenenean bertan nintzen. Irratitik lanera bidali ninduten.
Jaso duzun oparirik bereziena:
Amak New Yorkeko bidaia oparitu zidan 50 urte bete zituenean.
Amets bat.
Realak tituluren bat irabaztea, edo datorren urtean liga bikain bat egin eta berriro ere txapeldunen ligara sailkatzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Motorra gidatzea.
Goierriko txoko bat.
Larraitz.
Lazkaon biziko ez bazina…
Ez dakit. Lazkao bezalakorik ez baitago.