Ana Insausti (Mutiloa, 1964) «etxean ikasitako sukaldaria» da. Ondoren jatetxe askotan landu zuen etxetik zekarrena: Mutiloako ostatuan, Zeraingo ostatuan, Oiharte sagardotegian, Itxunen… Bost urtez Lazkaoko Lorena arrandegian lan egin zuen,eta bertako oso oroitzapen onak ditu, «familiartean bezala egon naiz, oso gustura bai lankideekin baita bezeroekin ere». Orain harategirako janari prestatuak egiten ari da Urretxuko Paki eta Joxetxo harategian, «sukaldea dago eta bertan jakiak prestatu ondoren harategian saltzen dira». Insaustiren ustez goraka doan sektorea da, «geroz eta gehiago saltzen da janari prestatua». Orain bere erara lan egiten du «presiorik gabe, eta hori eskertu egiten da».
Zuretzat zer da sukaldaritzak duen alderik ederrena?
Sortu duzun hori jendearen gustukoa izatea. Horrek asko asetzen du.
Ze zaletasun dituzu?
Irakurtzea eta oinez ibiltzea.
Pelikula bat edo telesail bat.
Polizi filmak edo telesailak orokorrean.
Liburu bat.
Isabel Allenderen edozein.
Musika talde edo abeslari bat.
Los Panchos.
Abesti bat.
Vicente Fernandezen Nos estorbo la ropa.
Oporretarako leku bat.
Lasai egon daitekeen edozein toki.
Zer gosaltzen duzu?
Fruta, ogi txigortua hestebete batekin eta kafesnea.
Kolore bat.
Berdea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Nire biloba Hegoi ezagutu nuen eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire semeak.
Amets bat.
Ingurukoak osasuntsu ikustea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Lagunartea.
Goierriko txoko bat.
Liernia.
Mutiloan biziko ez bazina…
Orion.