Argazkigintzarako bidea etxetik bertatik abiatu nuen. Argazkiak genituen etxean, batez ere familiako erretratuak, beraien lekua zuten argazki haiek, eta orain ere gertukoak izan daitezen egiten ditut argazkiak.
Irudiko argazkia udaberri honetan egin nuen. Burdin bidea Zerainen dago, bi kilometro ditu eta alde batean Aizpitako labeak daude; bertara garraiatzen zen bidean jasotako materiala. Beste aldean, berriz, Basaltegiko Makinetxe dago, eta hor trenaren mantenu lanak egiten ziren. Inongo talkarik gabe basoan barneratzen den burdin bidea ageri da argazkian, egurra eta burdina.
- Fijifilm GFX100S
- Fujinon 50mm f 3.5
- f/7.1
- ISO200
- 1/100s