Bidaiatzen hasi nintzenean, ikusten nuenaren argazkiak ateratzeko beharra sentitu nuen. Lehenengo argazkiak ez ziren erakusteko modukoak ere. Ikasteko Ikatza argazkilari elkartera jo nuen, eta orain dela bost urte Ikatzara bueltatu nintzen ikasitakoa berreskuratzeko eta hobetzeko. Argazkilaritzan dauden modalitate ezberdinak ikusi eta haien artean nahitako kameraren mugimendua-rekin egindako argazkiak oso erakargarriak egin zitzaizkidan. Artearekin lotuta, barruan dudan kreatibitatea ateratzen dit. Argazki bereziak dira, atenporalak eta interpretatzeko aukera ematen dutenak.
Obturadorea itxita F16-F22 inguruan eta exposizio luzea, 1/8 eta 4”-10”, ateratzen ditut. Argazki guztiak ezberdinak ateratzen dira, ia ez dago bata bestearen berdina ateratzeko modurik. Ikusten ditudanean, sorpresa txikiak hartzen ditut, eta argazki askoren artean, bakarren batek emozioak sortzen dizkit.
Argazki hau monokromatikoa dela esan daiteke, ipuinetako irudi bat bezala ikusten dut nik, onirikoa. Sagarrondoaren oinarrian aurpegi bat ikus daiteke (pareidolia). Bakoitzak bere interpretazioa egin dezake.
Etxe ondoan ateratako argazkia da. Gure inguruan ditugun gauza arruntak politak ateratzea erronka txiki bat da.
Datu teknikoak