Izaro Osinaldek (Gabiria, 2002) sukaldaritza ikasketak egin zituen eta Obra ikasketak egiten ari da. Oso gustura ari da. Lanbide Heziketa Dualaren eskutik, eskolara joateaz gain, Idiazabalgo Iparragirre enpresan lan egiten ari da. Zaletasunei dagokienez, musika gustatzen zaio.
Emakumezko askok lan egiten al duzue obretan?
Nire enpresan, ni naiz obran lan egiten ari den neska bakarra. Goi mailako Obra zikloan, berriz, bi neska gaude.
Ze instrumentu jotzen dituzu?
Metalezkoak: tronpeta, tronboia… Trapalata txarangan eta Alargun Beltzak taldean jotzen dut.
Beste zaletasunik ba al duzu?
Errugbian jokatzen dut, Ordiziaren nesken taldean.
Pelikula edo telesail bat?
Pelikulak Pearl Harbour eta Fast&Furious eta telesaila Fisica o quimica.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Greenday.
Abesti bat?
Basket case.
Liburu bat?
Ez dut irakurtzeko ohiturarik.
Oporretarako toki bat?
Pragara bueltatuko nintzateke. Erasmus joan nintzen eta oso gustura egon nintzen.
Kolore bat?
Gorria.
Zer gosaltzen duzu?
Asko ez. Oso goiz jaikitzen naiz.
Jaso duzun opari bereziena?
Pragara joan nintzenean auto zahar bat nuen eta itzuli nintzenerako etxeko furgoneta konpondu zuten niretzat.
Amets bat.
Greendayren kontzertu batera joatea.
Plazer txiki bat.
Entseguen eta entrenamenduen ondoren, lagunekin zer edo zer hartzea.
Gabirian biziko ez bazina…
Pragan.