Artzain familia batetik dator Mikel Etxezarreta (Olaberria, 2003), eta txikitatik ezagutu du zer den ardiekin lan egitea. «Gustatzen zaidalako egiten dut, eta gainera gurasoentzat mesede handia dela ikusita are gusturago». Bide horri jarraipena emanez, ingeniaritza agronomo graduaren 3. maila egiten ari da Iruñean, «ez dut artzaintzarekin jarraitzeko presiorik sentitu, hautatzeko aukera izan dut eta hori pribilegio bat da». Orain Iruñera bueltaka hasi bada ere, uda, beti bezala, Urbian pasatu du, «ez dakit hura gabe zer litzaken nire bizitza». Bertsotan aritzen da Etxezarreta eta nahi hainbat plaza izaten ez baditu ere dauzkanak «gozatu» egin nahi ditu.
Bertsolari bat?
Iker Zubeldia.
Gazta ketua ala ketu gabea?
Ketua.
Ze zaletasun dituzu?
Artzaintza, bertsolaritza, lagunartea eta kirola.
Pelikula bat edo telesail bat.
Merli.
Liburu bat.
Amets Arzallusen Miñan.
Musika talde edo abeslari bat.
Gozategi.
Abesti bat.
Tapatata.
Oporretarako leku bat.
Urbia.
Zer gosaltzen duzu?
Esnea galletekin.
Kolore bat.
Berdea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Bertsotarako lehenengo plaza, Azpeitian.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Aitak oparitutako behorra.
Amets bat.
Egunen batean ni ere artzaintzatik bizi ahal izatea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Urbiako bordan esnatu eta mendi buelta bat egitea.
Goierriko txoko bat.
San Adriango kobazuloa.
Olaberrian biziko ez bazina…
Gabirian.