Aitor Carrasco • Musikaria
Uda joan eta errutina berriro ere deika dabil. Pertsona ugariren urtaro gogokoena da eguraldi ona, hondartza, oporrak eta abar direla eta. Baina, zein rol du nostalgiak udan?
Aurten urte batzuk atzera gogoraraztea egin diguten hainbat fenomeno izan dira. Uztailaren 23an estreinatu zen Barbie pelikulak marka guztiak hautsi ditu dagoeneko 1.280 milioi euro bilduz. Hortaz, fast fashion markek, Barbie kolekzioak kaleratu dituzte filmaren kanpaina egiteko.
Bada gazteagoak gineneko oroitzapenak ekarri dituen telebistako programa bat ere. Ramon Garciak aurkeztutako Grand Prix hain zuzen ere. 18 urte pasa dira azken atala emititu zenetik eta horren itzulerak audientzia handia izan du. Azken programak (16.3%) share izan du, 1,5 milioi pertsona izan ziren Alfacar eta Aguilar de Camporen arteko finala ikusi zutenak.
Azkenik, 1981ean Ricchi e Poveri artista italiarrak argitaratu zuen Sarà perché ti amo abestia izan da lehengo garaietara itzularazi duena, baina gaur egungo garaietara egokitua bertsio elektroniko batean. Gauza berriak sortzeko ideiak bukatu zaizkigu edo alfer hutsak garenez behin eta berriz nostalgiari deitzen diogu?