Mikel Lizarralde (Zumarraga, 1970) Zumarragako musika bandako eta Goiargi abesbatzako kidea, parrokiako koruko zuzendaria eta parrokiako organo-jotzailea da. Baita Zumarragako bake epailea ere. Lanbidez merkataria da. Gizonezkoen arropa-denda du Soraluze kalean, bere etxe azpian.
Ze zaletasun dituzu?
Irakurtzea, zinema, musika, margotzea, historia, dantza egitea…
Pelikula edo telesail bat?
La mision.
Zeintzuk dira zure aktore kuttunak?
Anne Hathaway eta Ewan McGregor.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Ez naiz talde edo abeslari zehatz baten jarraitzailea. Abesti zalea naizela esango nuke.
Abesti bat?
Miserableak musikalaren soinu bandako edozein.
Liburu bat?
El perfume liburuak txunditu egin ninduen.
Oporretarako toki bat?
Hondartza gertu duen toki bat. Andaluzia aldean, adibidez. Baina Zumaian etxe bat izatea demasa izango litzateke.
Kolore bat?
Urdina.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Egun gogoangarri asko daude. Gehien gustatzen zaidan eguna Santa Isabel eguna da.
Jaso duzun opari bereziena?
Nire ilobak. Familia orokorrean.
Amets bat.
Ez naiz ameslaria. Errealista naiz. Praktikoa.
Bizitzako plazer txiki bat.
Lagunekin egotea.
Goierriko txoko bat.
Antio.
Zumarragan biziko ez bazina…
Kostaldean: Zumaia, Zarautz, Hondarribia…