Zer iritzi duzu Goierri barnetik prozesuaz?
Prozesua positiboa izanda, non Goierriko 18 udalek, eskualdeko eragileek eta zenbait entitate pribatu nahiz enpresek beraien ekarpenak egin dituzten Gobernantza prozesuaren inguruan. Egin diren hainbat bilera eta lantaldetan, parte-hartze egokia izan da eta ekarpen interesgarriak jaso dira. Orain horri guztiari forma egokia ematea tokatzen da, eta egindako lanketaren ondorioak aurrera eramatea.
Zer ekarpen egingo dio eskualdeari?
Gobernantza prozesutik aterako den saretzean asmatzen badugu, dauden beharrak detektatzea errazagoa izatea ahalbideratuko da. Horrek aurrera eramango diren ekintza eta aktibitateak partekatuak izatea ahalbideratuko du, prozesuak era transbertsalean landuz eta kontsensu maila handiagoarekin abiaraztea posible bihurtuz.