Irati Artzelus (Lazkao, 2004) Lehen Hezkuntzako gradua ikasten ari da Leioan. Ikasketak trikitiarekin uztartu behar izaten ditu, «egia esan Bilbon bizi naizenetik ez diot denbora asko eskaintzen trikitiari, baina ahalik eta denbora gehien eskaintzea gustatzen zait». Azken urteetan hainbat lehiaketa irabazi ditu –13 txapel ditu etxean– tartean 2019ko Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketa, baina «bat aukeratzekotan, Lazkaoko Txapelketakoa aukeratuko nuke». Dena ez da lehiaketa, ordea, asko ateratzen baita plazara, «erromeria eta kalejira asko izaten ditugu eta baita jaialdiak ere. Taldean zein binaka izaten dira hauek eta giro ederra sortzen da».
Zein da zure helburua trikitilari bezala?
Markinako trikitilari helduen txapelketan parte hartzea.
Zenbat soinu dituzu?
Bi.
Trikitilari bat.
Xabi Etxaniz.
Trikiti pieza bat.
Besamotza.
Ze zaletasun dituzu?
Marraztea.
Pelikula bat edo telesail bat.
ETBko Martin telesaila.
Liburu bat.
Bar Gloria.
Musika talde edo abeslari bat.
J Martina.
Abesti bat.
Edu Zardoyaren Babesa.
Oporretarako leku bat.
Galizia.
Zer gosaltzen duzu?
Kafea.
Kolore bat.
Urdina.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Euskal Herriko txapelketa irabazi genuen eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Gurasoek oparitu zidaten lehenengo trikitia.
Amets bat.
Nire eredu izan direnen aurka txapelketa bat jokatzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Lagunekin trago bat hartzeko edozein tarte.
Goierriko txoko bat.
Osinberde.
Lazkaon biziko ez bazina…
Gaintzan.