Imanol G. Gurrutxaga • Zinema zuzendaria
Cocó-k, 9 urteko umeak, familia guztia bilduko den herrira bidaiatu beharko du. Uda guztia darama etxean sartuta lagunekin geratu nahi gabe eta pistinara sartzeko gonbita guztiei ezezkoa ematen. Amak, lehen aldiz eta egonaldi honi esker, bere haurraren benetako beldur eta nortasuna ezaguteko aukera izango du.
Cocó-ri aurpegi eta arima jarri diona Sofia Otero izan da, dudarik gabe datozen urteetan zeresan handia emango duen aktorea. Bere lehen pisuzko pertsonaia izanik sekulako konfidantzarekin defendatu du pertsonaia. Honen erakusle da Berlinale zinema jaialdian lortu zuen zilarrezko hartza saria. Estibaliz Urresola, filmaren zuzendariak, helarazi duen moduan errodaiko egunetan arreta handia jarri zitzaien haur guztiei, baina bereziki Sofiari.Grabaketa egun batean, Sofiaren sekuentziarik zailenean, halakoa izan zen aktorearen antzezteko gaitasuna non lantalde guztia, harrituta, berarengana gerturatu zen bere ongizatean kezkatuta. Sofiaren erantzuna, aurpegiko malkoak lehortzen zituen bitartean, puntu finko batera begiratzean negarra egiteko gaitasuna zuela izan zen, lantalde guztiaren ardura lausotuz. Filme honek ez du begirada berri bat soilik ematen familia-arteko gatazka ardatza izanik, benetan haurtzarotik harretaz begiratu beharko genituzken gaiak azaleratzen ditu, hemen gertatzen bait dira heldutasunean garatzen diren arazo gehienak.
Zinema enpatia da, bestearen lekuan ezarri eta estruktura garbi baten bitartez bizitza berriak ezagutu eta sentitzea. Bidaiak irauten duen denbora horretan beste zu bat ezagutu eta une horretan zer egingo zenuken pentsaraziko zaituen esperientzia bat bizitzea. Eta, bai, filme honek enpatia asko du bere baitan.