Maddi Lete Iturbek (Urretxu, 2000)Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua egin du. 19 urterekin dagoeneko lanean ari zen, Laket tabernan. Jon anaiarekin hartu zuen lehenago beraien gurasoena izan zen taberna. Ondoan dagoen Fox taberna ere hartu dute. Lan asko egiten dutela dio. «Bi tabernentzako bizi gara: igandetan cookie-ak egiten ditugu, Foxen billarra jarri dugu, mus txapelketa antolatu dugu, festak egiten ditugu…».
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Kirola (pisua altxatu eta pilates), sare sozialak, bidaiatu eta Lagun eta Rossi txakurrekin egon.
Pelikula edo telesail bat?
Telesaila, Gossip girl. Pelikula, Shrek.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Abba, Red hot chili peppers… eta, batez ere, David Bowie.
Abesti bat?
Mick Jagger eta David Bowieren Dancing in the street.
Liburu bat?
Albert Espinosaren edozein.
Oporretarako toki bat?
Andaluziako edozein toki.
Kolore bat?
Beixa.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Lagun txakurra etxera etorri zenekoa. Berak aukeratu ninduen ni. Kume batzuk ikustera joan ginen eta nire zapatilei koxka egin zien.
Jaso duzun opari bereziena?
Lagun.
Zer gosaltzen duzu?
Gehienetan ez dut gosaltzen. Hamaiketakoa egiten dut: ogi xigortua eta jogurta.
Amets bat.
Etorkizunean gozogintza lokal bat edukitzea.
Goierriko txoko bat.
Nire etxea eta Laket.
Urretxun biziko ez bazina…
Donostian.