Arantxa Corrales • Euskal Herriko Pentsiodunak
Emakume pentsiodunok zaintzari buruzko dekalogoa adostu dugu. Zaintza eskubide unibertsala dela da gure lehen premisa, eta hortik abiatuta datoz gainerakoak. Hala, kalitatezko zaintza zerbitzuak, zainduen eskubideak eta autonomia bermatzeko zainketak, eta etxeko zaintza profesionala, integrala eta publikoa eskatzen dugu. Egoitza eta eguneko zentro publikoak eta kalitatezkoak ere aldarrikatzen ditugu, eta zaintza zerbitzuetan komunitatearen partaidetza eskatzen dugu. Langileen lan baldintza duinak, zaintzaren inguruan lan ideologikoa egitea, gizonen erantzunkidetasuna eta emakume guztientzat pentsio duinak ere nahi ditugu, aitortu gabeko zaintzaileak izan direlako.
Erreportajea