Haizea Mendia • LAB sindikatua
Zaintzako langileei dagokienez, EAJ eta PSNren gobernuek pribatizazioaren alde egin izana salatzen dugu. Esku pribatuetan utzi dituzte adinekoen egoitzak, etxez etxeko laguntza, aniztasun funtzionalaren sektorea eta esku hartze soziala. Ondorioak larriak dira, bai zerbitzuari dagokionez, baita erabiltzaile eta langileentzat ere (lan baldintzak, ratioak, lan zama…).
Horren guztiaren aurrean, instituzioei eta patronalari lan hitzarmenak eguneratzea, zaintzarekin negoziorik ez egitea, pribatizaturiko zerbitzu publikoak publifikatzea eta etxeko langileen egoera erregularizatzea eta negoziazio kolektiborako eskubidea bermatzea eskatzen diegu.
Erreportajea