Ostalaritzan lanean eta familia hazten aritu ondoren, 2017an HbiO zentroa ireki zuen Olatz Nazabal Muxikak (Legorreta, 1976). Bertan zentzumenezko masajeak ematen ditu. «HbiOren h-k hemen esan nahi du, o-k orain eta bi-k bizi. Oinarri horretara heltzen laguntzea da helburua. Gorputza beti orainean dago, eta gu benetan garena jasotzen du. Gure egi horretan sakondu eta oztopoen arrastoak aurkitzen laguntzeko tresna bat da masajea». Masajeaz gain luzaketak egiteko K-stretch saioak ere eskaintzen ditu, banaka nahiz hiruko taldeetan. Bere bezeroei dagokienez denetik du, «25 urtetik hasi eta 85 urte artekoak etortzen dira».
Ze zaletasun dituzu?
Natura, dantza eta kantua.
Pelikula bat edo telesail bat.
Los puentes de Madison.
Liburu bat.
Udan nobela irakurtzen dut: Hamnet. Bestela, gizakiarekin zerikusia dutenak. Orain Mapa para el extasis irakurtzen ari naiz.
Musika talde edo abeslari bat.
Goierrin bertan Pello Ramirez.
Abesti bat.
Cuatro Pesos taldearen Mi revolucion.
Oporretarako leku bat.
Familia eta natura batzen dituen edozein.
Zer gosaltzen duzu?
Kafe bat, ogi txigortua tajin eta marmeladarekin eta fruitu lehorrak.
Kolore bat.
Erromako zubia.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Hiru alabak jaio zirenak eta amaren heriotza.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Urtebetetzeko mezu hunkigarri bat.
Amets bat.
Berriro bizikletaz bidaiatzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Bikotearekin gosaldu eta mendian paseo bat ematea.
Goierriko txoko bat.
Ez da Goierri, baina mugan dago: San Joan iturri.
Legorretan biziko ez bazina…
Itsasoa daukan herri batean.