Udane Arizmendi Lekuona (Arama, 2001) Gizarte Hezkuntza eta Gizarte Langintzako gradu bikoitzeko azken ikasturtea egiten ari da. Arrasateko familia eta komunitate esku hartzeko zerbitzuan praktikak egiten ari da. «Oso gustura joaten naiz. Begirale eta zerbitzari gisa ere lan egin izan dut», aipatu du.
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Aitarekin inguruko mendiak oinez zeharkatzea eta ezagutzea. Baita lagunekin eta senitartekoekin denbora pasatzea ere.
Pelikula edo telesail bat?
The Walking Dead.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Xiberoots.
Abesti bat?
Sembrando Kaos taldearen Mila oroitzapen kanta.
Liburu bat?
Ez naiz bereziki irakurzalea. Irakurritako azken liburua Najat El Hachmi idazlearen El lunes nos querran da.
Oporretarako toki bat?
Asturias edo Costa Brava.
Kolore bat?
Berdea.
Jaso duzun opari bereziena?
Unibertsitateko lagunekin Aiguablava (Costa Brava, Herrialde Katalanak) badiatik ikusi genuen ilunabarra.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea eta oliodun tostada.
Amets bat.
Hego Amerikako herrialde eta txoko bereziak ezagutzeko bidaia luze bat egitea. Patagonia, Atacama eta Iguazu bisitatzea gustatuko litzaidake, besteak beste.
Goierriko txoko bat.
Altzagarate.
Araman biziko ez bazina…
Lehenengo aukera herrian bertan geratzea da. Bertan biziko ez banintz, inguruko beste herri txikiren batean biziko nintzateke.