Ander Goenaga (Ordizia, 1998) 7 urte ingururekin hasi zen errugbian jokatzen «aitarekin Trevijano zelaira partidak ikustera joan ohi ginen. Behin entrenamendu batera eraman ninduen, eta ordutik pixkanaka zaletasuna handitzen joan zitzaidan, orain arte». Geroztik ez dio jokatzeari utzi, tartean saskibaloi taldean, urte betez, ibili bazen ere, errugbiarekin uztartuz izan zen. Errugbiak asko eman dio bere bizitzan. «Eman didan gauza garrantzitsuena lagunak izan dira. Astean zehar 4 egunez entrenatzen dugu, kanpoko partidak ditugunean asteburu osoa batera pasatzen dugu… erlazio oso itxia egin ohi dugu taldekideen artean. Azken finean, taldekoak izateaz gain, lagunak bilakatzen dira». Kendu, berriz, denbora librea kentzen dio bere kirol kuttunak, «aurten jokatzen dugun Espainia mailako ligan, hainbat partida etxetik kanpo jokatu behar ditugu. Lau partida Bartzelonan eta bi Valentzian, asteburu guztia etxetik kanpo pasaz».
Ze zaletasun dituzu?
Errugbiaz gain, futbola, frontenisa, eskalada… gustatzen zaizkit. Garagardo artisaua ere aipatuko nuke.
Pelikula bat edo telesail bat.
Un ciudadano ejemplar.
Liburu bat.
El monje que vendio su ferrari.
Musika talde edo abeslari bat.
Azken aldian, Rels B asko entzuten dut.
Abesti bat.
Doctor Deseoren Corazon de Tango.
Oporretarako leku bat.
Conil de la Frontera (Cadiz, Espainia).
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea eta arrautza nahasia.
Kolore bat.
Beltza.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
2021ean jokatu genuen Espainiako ligako finala.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Uyuniko gatz-lautadan bizitako egunsentia.
Amets bat.
Vietnam iparraldetik hegoaldera motorrean bisitatzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Igandetako bermuta.
Goierriko txoko bat.
Ausa Gazteluko tontorra.
Ordizian biziko ez bazina…
Donostian, edota itsasoa daukan herriren batean.