Beñat Saez de Urabain Zeberio (Altzaga, 2005) Mekatronikako goi mailako zikloa egiten ari da Goierri Eskolan. Ikasketak bukatutakoan lantegiren batean lan egitea espero du, baina bere ametsa suhiltzaile izatea da.
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Mendian ibiltzea, bai oinez eta bai bizikletaz. Horretaz gain, errugbian jokatzen dut Ordiziaren 23 urte azpiko taldean. Umetatik jokatzen dut errugbian eta lehen urtea dut 23 urte azpikoen taldean. Oso giro ona dugu. Hirugarren lerroan jokatzen dut eta egunen batean lehen taldean jokatzea espero dut.
Mendi bat?
Aralarreko edozein. Dolomitetara gustura joango nintzateke. Umea nintzenean joan ginen, baina ez dut gogoratzen.
Ordizia taldeko jokalari bat?
Alain Araña, nire entrenatzailea.
Pelikula edo telesail bat?
Noizbehinka Outlander ikusten dut.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Iruñeko Skabidean.
Abesti bat?
Skabidean taldearen Gaztediarena.
Liburu bat?
1984 da irakurri dudan azkena. Udan irakurri nuen. Asko gustatu zitzaidan.
Oporretarako toki bat?
Mendialdeko edozein.
Kolore bat?
Laranja, txikitatik.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Gazte mailako finala irabazi genuenekoa.
Zer gosaltzen duzu?
Baso bat esne eta bi tostada: bata gurinarekin eta bestea marmeladarekin.
Amets bat.
Inguruko guztiak zoriontsu izaten jarraitzea.
Goierriko txoko bat.
San Joan Iturri eta inguruak.
Altzagan biziko ez bazina…
Baliarrainen edo Gaintzan.