Aitor Carrasco • Musikaria
Joan zaigu 2023a eta berarekin urte bukaeran egiten diren zerrendak urteko onena errepasatuz. Artikulu iritzi hau aprobetxatuko dut 2024 honetan zer entzun eta ikusi nahi dudan.
Filmekin hasiko gara. Badira urte honetan estreinaldi potente batzuk Dune 2, Ferrari edo Joker: Folie à deux. Azken hau badut apuntatuta nire agendan; azaroaren 14an estreinatuko da ikusiko dugu ea nola konpontzen diren Joaquin Phoenix eta Lady Gaga. Jakin-mina ere sortzen dit nola sartuko den Gladiatoren paperean azken urteetako aktore errebelaziotariko bat: Paul Mescal. Eta filmekin bukatzeko 1988 urtean estreinatu zen Beetlejuice Tim Burton zuzendariarena eta 2024 honetan bigarren zatia helduko da.
Telesailetan berriz izen bat dut argi eta garbi. Hurrengo astelehenean, urtarrilaren 15ean, estreinatuko da, eta True Detective-ren 4. denboraldia izango da. Jodie Foster izango da protagonista, eta Alaskan gertatuko da fikzioa.
Bukatzeko musika arloan hiru disko nago entzuteko gogoz: lehenengoa urtarrilaren 19an Cordobatik datorren taldea Viva Belgrado, eta beste biak Erresuma Batutik datozen Idles eta The Smile. Azken talde hau Radiohead eko kide batzuk osatutako taldea da.