Aratz Igartzabal bertsolariak (Gabiria, 1996) lorezaintza ikasi zuen Fraisoron eta ondoren Segura, Gaintza eta Azpeitiko udalentzat lan egin zuen. Egun, Lehen Hezkuntzako irakasle izateko ikasten ari da Eskoriatzan. «Aspaldi utzi nion ikasteari eta orain berriro ohitzen ari naiz. Metodologia aldatu egin da, egun talde lanei garrantzi handia ematen zaie. Bestalde, ikasleok iniziatiba hartzea bultzatzen da».
Zaletasun bat?
Lagunekin egotea, bertsotan egitea, musika entzutea, parranda egitea… Ahuntzak ere baditut eta gustura ibiltzen naiz horiekin ere.
Pelikula edo telesail bat?
Segoviako ihesa askotan ikusi dut. Eta ez naiz telesail zalea.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Gozategi eta Los Zopilotes Txirriaos taldeak.
Abesti bat?
Zopilotes taldearen Entre atxunes y culebras.
Liburu bat?
Maddi Ane Txoperenaren Ez erran inori.
Oporretarako toki bat?
Otsagabia eta inguruak.
Kolore bat?
Urdina.
Jaso duzun opari bereziena?
Lehengusu Endikak oparitutako bi ahuntz. Maixa eta Ixiar jarri nien izena eta beraien alabei, berriz, Alaitz eta Maider.
Zer gosaltzen duzu?
Kafe hutsa.
Amets bat.
Nire buruarekin eta ingurukoekin lasai eta zoriontsu izatea.
Goierriko txoko bat.
Gabiriako Ametzetako tontorra.
Gabirian biziko ez bazina…
Non ez dakit, baina Gabiriara begira seguru. Ahal den guztietan etorriz.