Izaskun Iraola (Beasain, 2004) Lehen Hezkuntzako irakasle izateko ikasten ari da Eskoriatzan. «Oso gustura» dago. «Haurrak asko gustatzen zaizkit. Beasaingo La Sallen ari naiz egiten praktikak. Horretaz gain, astean zehar eskola partikularrak ematen ditut eta asteburuetan Mandio tabernan lan egiten dut. Izeba da bertako nagusia. Lan polita da, baina gogorra. Ezin dut lagunekin nahi bezainbeste atera, baina diru pixka bat irabazteko balio dit».
Zaletasun bat?
Ilobarekin ibiltzea, familiarekin eta lagunekin egotea, noizean behin mendira joatea… Egunsentia ikusteak lasaitu egiten nau.
Pelikula edo telesail bat?
Tres metros sobre el cielo.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Euskal musika orokorrean. Trikitixa batez ere. Xabi Solano, Malakias…
Abesti bat?
Iluntzean.
Liburu bat?
Ez naiz oso zalea.
Oporretarako toki bat?
Iazko udan Interrail egin nuen kuadrillarekin. Amsterdam, Paris, Berlin, Praga eta Budapesten egon ginen.
Kolore bat?
Urdina.
Jaso duzun opari bereziena?
Iloba. Joseba du izena eta 2 urte ditu. 18 urte bete nituenean lagunekin egin nuen parranda ere oso opari polita izan zen.
Zer gosaltzen duzu?
Txokolatea duen zerbait.
Amets bat.
Toki miresgarriren bat ezagutzea eta haurrentzat zerbait sortzea: liburu bat, haurrei laguntzeko talde bat…
Goierriko txoko bat.
Murumendi.
Beasainen biziko ez bazina…
Bidania-Goiatzen. Familia dut bertan eta txikitan astero joaten ginen.