Oier Fernandezek (Zumarraga, 2001). irakasle-ikasketak hasi zituen, baina utzi egin zuen. Ondoren, ilustrazio gradua egin zuen Gasteizen. Ekainean bukatu zuen. Ikasketak bukatu aurretik hasi zen lanean: kartelak egiten, musikari ezberdinekin zuzenekoetan margotzen (Uxue Kerejetarekin, Olatz Salvadorren bira amaierako kontzertuan, Urretxuko txistu alardean…), Oihane Vicente dantzariarekin tailerrak egin ditu… Horretaz gain, Gainzuri ikastetxean sormen laborategia ematen du eta Gainzuriko logo berria egin du.
Zaletasun bat?
Kalean egotea, batez ere. Denbora asko pasatzen dugu lanean eta asko eskertzen dut lagunekin egotea.
Pelikula edo telesail bat?
20.000 especies de abejas da ikusi dudan azkena.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Oso Uxue Kerejeta zalea naiz. Ibil Bedi ere asko gustatzen zait.
Abesti bat?
Zetak taldearen Zu.
Liburu bat?
Irakurri dudan azkena Askatu edo moztu da.
Oporretarako toki bat?
La Alberca, Salamancan. Amama hangoa da eta han igarotzen ditut oporrak.
Kolore bat?
Urdin iluna da nire kolorea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Gasteizko etxea utzi genuen eguna. Oso ondo pasa nuen Gasteizen.
Zer gosaltzen duzu?
Kafea eta ogi xigortua.
Amets bat.
Gustuko dudan musika talde batekin kolaboratzea, sortzaile bezala, jaialdi potolo batean.
Goierriko txoko bat.
Kortako plazatxoa, Eitzan.
Zumarragan biziko ez bazina…
Gasteizen.