Aitor Artza • Musika zalea
Goierriko eragile zenbait etengabean dabiltza ekitaldiak antolatzen. Dagoeneko jakinarazi dituzte zenbait eta bidean dira beste asko, hurrengo asteetan zabalduko direnak. Beasaingo Dolor de Muelas-ekin hasiko gara, datorren asterako jada plater ederra prestatu baitigute. Elkar ezagutzen dugunok badakigu nortzuk garen eta zertan gabiltzan, baina harrotasunez azalduko dut oraingoan. Osin tabernan eta ostirala 22an, Bamms (Artza Recordsekin argitaratu genituen beraien lanak) eta Oki Moki (etxeko txikia dugu bertan bateriajole!) izango dira besteren artean. Lehenak kanta berriak dituzte esku artean eta baita bigarrenak ere. Hauek Euskal Herriaz haratago dabiltza aspaldian eta etxe ondoan izanda ezin aukera galdu. Zorionak Dolor De Muelaseko (antolatzaileak) gure lagunei egiten ari diren lanagatik eta jakin berri dugu ekainean Concrete Elite talde Estatu Batuarra izango dugula Osin tabernan.
Beasain aitzakia hartuta, aipatu Unidad Alavesa (zeinek Euskal Herrian barrena bira zabal bat hasi duen aurreko astean) taldearen disko berria lehen aldiz biniloan izango duzuela eskuragai Irizar Tabernan eta Behin Betiko Tattoo estudioan. Udaberrian, Unidad Alavesa izango dugu Goierri aldean ere, Lazkaoko festetako txosnetan alegia.
Ordiziarrock-eko lagunek ere agenda polita moldatzen digute D’Elikatuzen. Vietcong 68 (argazkian… latza kontzertua!) izan genituen duela aste pare bat, Ekeko el Perro aurrekoan eta apirila hasieran Big Bad Man izango ditugu. Adi etorriko direnetara!
Zutabe kide den Gaizka Oiartzabalek ere 9. Poligrafo Fest prest du dagoeneko eta nolako kartelarekin gainera. Penny Fleck hasteko, Iruñeko Borla gero (Tatxerseko kideekin), Cyanide Pills britaniar punk rockeroak ondoren eta festa amaitzeko TV Smith handia (The Advertse punk talde ingeleseko sortzaile ta partaidea). Apirilaren 13 an izango da hau, eta hiru zerbezaren prezioan gainera. Zorionak Gaizka!
Loraldian badira landare gehiago, Lazkaoko Aho Lehor, Ataungo Oargiko gauak….