Mila Telleriak (Idiazabal, 1956) Patrizio Etxeberria enpresak bere herrian zuen lantegian lan egin zuen, 15 urtetan. Limak zuzentzen zituen. «Gustura» lan egin zuen. Hiru seme-alaba eta bost biloba ditu.
Zaletasun bat?
Ibiltzea, zinera joatea eta lagunekin egotea. Tokiak bisitatzea ere bai.
Mendi bat?
Atxurbira baino gehiago, Txurrora eta Beunde aldera joaten gara.
Pelikula edo telesail bat?
Avatar.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Bulego, Pello Reparaz eta Ken Zazpi. Benito Lertxundi eta Mikel Laboa ere bai, noski.
Liburu bat?
Cien años de soledad.
Oporretarako toki bat?
Senarra eta biok bakarrik joaten garenerako, Cambrils. Seme-alabekin eta bilobekin joateko, Orioko kanpina. Oso ondo pasatzen dugu bertan. Sarritan joaten gara Oriora.
Kolore bat?
Urdina.
Zer gosaltzen duzu?
Esnea zerealekin edo ogi xigortua marmeladarekin.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Egun berezi asko ditut. Umetako oroitzapenak sarritan etortzen zaizkit burura. Haurtzaro polita izan nuen.
Inoiz jaso duzun opari bereziena?
Seme-alaben eta biloben detailetxoak eta gure gurasoen irribarrea zerbait ondo egiten genuenean.
Amets bat.
Gehiago bidaiatzea. Praga, Budapest eta Vienara joateko gogoa dut.
Bizitzako plazer txiki bat.
Familiarekin gozatzea.
Txoko bat.
Beunde.
Idiazabalen biziko ez bazina…
Donostian.