Txikitatik izan dut argazkiak ateratzeko zaletasuna. Familia argazki guztiak gordetzen nituen eta album pila bat ditut, eta nahiz eta argazki gehienak gaur egun ordenagailuan gordeta eduki, oraindik noizbehinka argazkiekin album-ak egiten jarraitzen dut. Nire kasa ibiltzen naiz, hobby bat da nirea, eta asko disfrutatzen dut argazkiak ateratzen. Ataungo argazki rally-an urtero parte hartzeko ohitura dut, lehiaketarekin hasi zirenetik.
Argazki hau etxeko sukaldetik atera nuen, atarira txori asko etortzen dira eta kamera beti dut alboan. Irudian, txantxangorria ageri da.
Datu teknikoak
Sony DSC-HX60V • ISO 250 • 129 mm • F6-3 • 1/250 S