Oskitz Perez Ibarguren (Altzaga, 2008) DBH4 ikasten ari da Ordiziako Jakintza ikastolan. Datorren ikasturtean Goierri Eskolara joango da, Batxilergoa egitera. Ingeniaritza ikasteko asmoa du. Zaletasunei dagokienez, saskibaloian jokatzea gustatzen zaio. Ordiziako saskibaloi taldean jokatzen du, pibot postuan.
Saskibaloi talde bat?
Ez dut talde bat bereziki gustuko.
Saskibaloi jokalari bat?
Antetokounmpo, Curry, LeBron, An-thony Edwards…
Pelikula edo telesail bat?
Top Boy telesaila. Telesailak gustuko ditut.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Al Safir rap abeslaria.
Abesti bat?
Al Safirren 1/2 luca.
Liburu bat?
Ez dut asko irakurtzen.
Oporretarako toki bat?
Conil. Bertara joaten gara urtero.
Kolore bat?
Zuria.
Zer gosaltzen duzu?
Laranja zukua, Cola Caoa eta galleta batzuk edo bizkotxoa.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Aitona [Mikel Ibarguren] hil zen eguna. Duela hilabete batzuk izan zen. Egunero joaten ginen bera bisitatzera eta harreman berezia nuen berekin.
Inoiz jaso duzun opari bereziena?
Lehen bizikleta.
Amets bat.
Familia aurrera eramatea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Jatea, musika entzutea, siesta egitea… Amaren paella eta aitaren babarrunak dira nire plater gustukoenak.
Goierriko txoko bat.
Ordiziako Ilunpe taberna. Lagunok bertan elkartzen gara.
Altzagan biziko ez bazina…
Ordizian.