Josu Aldalurrek (Arama, 1975) delineazio modulua egin zuen eta Orkli enpresan lan egiten du. 25 urte baino gehiago daramatza bertan. «Aramako industria alorreko enpresa bakarra da. Enpresak bi pabiloi ditu eta horietako bat Araman dago. Beraz, herrian lan egiten dudala esan dezaket».
Ze zaletasun dituzu?
Mendia.
Gustuko mendia?
Murumendi aldera joatea asko gustatzen zait. Txindoki ere gustukoa dut. Inguruko mendietan gustura ibiltzen naiz.
Pelikula edo telesail bat?
Ez ditut ikusten. Kirol saioak ikusten ditut. Realzalea naiz. Anoetara joaten naiz.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Euskal taldeak.
Abesti bat?
Ez da erraza bat aukeratzea.
Liburu bat?
Ez naiz irakurzalea. Aspaldian ez dut libururik irakurri.
Oporretarako toki bat?
Ez gara oso urrutira joaten. Inguruko txokoak ezagutzea gustatzen zaigu.
Kolore bat?
Urdina.
Zer gosaltzen duzu?
Fruta eta kafesnea.
Inoiz jaso duzun opari bereziena?
Semearen jaiotza.
Amets bat.
Asko. Osasuna izatea eta bizitzaz ahal den guztia gozatzea, adibidez.
Bizitzako plazer txiki bat.
Sagardotegi denboraldian sagardotegira joatea.
Goierriko txoko bat.
Murumendi.
Araman biziko ez bazina…
Aramaren antzeko beste herri txiki batean. Ez naiz herri handi zalea. Araman dugun lasaitasuna abantaila handia da.