Zuhatz Sukia Imazek (Ataun, 2006) estatuko 18 urtez azpiko atletismo txapelketan zilarrezko domina lortu zuen pisu jaurtiketan, iaz, Xixonen. Euskal Herriko inoizko bigarren markarik onena dauka. Bere aita Iker Sukiak dauka onena. Batxilergoko ikasketak bukatu ditu aurten. Donostian irakasle-ikasketak egiteko asmoa dauka.
Ze zaletasun dituzu?
Kirola egitea, familiarekin egotea eta lagunekin ateratzea.
Aire librea edo pista estalia?
Aire librea.
Atleta bat?
Joe Kovacs.
Atletismoa ez den beste kirol bat?
Esku pilota.
Pelikula edo telesail bat?
Wazemank.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Arene6.
Abesti bat?
Enkaputxaus, Habemus Papam taldearena.
Liburu bat?
Operacion Ogro.
Oporretarako toki bat?
Jaca.
Kolore bat?
Beltza.
Lasai egoteko toki bat?
Mendia.
Bidai berezi bat?
Urtero egiten dugun Benicassim-eko kontzentrazioa.
Ataungo festetako gustuko ekitaldi bat?
Kontzertuak.
Zer gosaltzen duzu?
Zerealak.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Joan den urteko atletismoko Espainiako txapelketa.
Inoiz jaso duzun opari bereziena?
Azkoitiko atletismo erakustaldian parte hartzeko gonbidapena.
Amets bat.
Atleta olinpikoa izatea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Entrenamendu ondoreneko tragoak.
Goierriko txoko bat.
Aralar.
Ataunen biziko ez bazina…
Legorretan ziurrenik. ■