Zegama-Aizkorriko Ingurumena ataleko boluntarioetako bat da Izaskun Malkorra (Zegama, 2001). Lehen Hezkuntzan graduatua, Ingurumen Hezkuntzari lotutako masterra ikasten dabil.
Ze zaletasun dituzu?
Mendian ibiltzea eta ingurukoekin denbora pasatzea, eta biak batera badira, hobeto.
Mendi bat?
Aizkorri izango zen aukeratuko nukeen mendia, etxekoa.
Pelikula edo telesail bat?
Mamma Mia pelikula.
Abeslari edo musika talde bat?
Silvia Perez Cruz.
Abesti bat?
Izar baten begitazioa, Verde Prato abeslariarena.
Liburu bat?
Argialdiak, Miriam Lukirena.
Oporretarako toki bat?
Panticosa.
Bidaia berezi bat?
Astebukaera batean lagunekin Pantikosara joan ginenekoa dut gogoan.
Lagunekin lasai egoteko leku bat?
Urbasako zelaiak esango nuke.
Kolore bat?
Berdea.
Zegamako festetako ekitaldi edo momentu gustukoena?
Lehenengo eguna, mozorro eguna, giro ederra egoten delako. Belen entierroko momentua ere asko gustatzen zait, festei amaiera emateko ekintza polita da.
Zer gosaltzen duzu?
Kokozko yogurra ahabiekin.
Inoiz jaso duzun opari bereziena?
Ez dut bat zehatza, espero ez dudanean jasotzen ditudan gauza txikiak dira niretzat berezi.
Amets bat.
Bidaiatuz, txoko ezberdinak ezagutzea, esaterako, Italiako iparraldea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Lagunekin mendi buelta bat eman eta gero, zerbait hartzea azeituna razio batekin.
Goierriko txoko bat.
Elortxikiko gaina.
Zegaman biziko ez bazina…
Ez dut orain nire burua Zegama ez den beste leku batean irudikatzen, baina izatekotan, mendi inguruan dagoen herri txikiren batean. ■