Aitor Carrasco • Musikaria
Abuztuaren 21-24 Torremolinosen Canela Party jaialdia ospatu zen eta ni han izan nintzen. Jaialdi hau 2007. urtean sortu zuten hiru lagunek. Ordutik asko aldatu da bizitza eta kultura, baina hor jarraitzen dute Malagako hiru lagunak jaialdia antolatzen.
Canelak bi berezitasun handi ditu. Lehenengoa kartelak asko zaintzen dituela eta musika estilo oso ‘ecletico’ak bilatu ditzakegula. Bigarren berezitasuna, azken egunean Mozorro eguna egiten dela, artistak zein publikoa mozorrotuta joaten da eta benetan mozorro ikusgarriak ikusi ditzakegu.
Jaialdiak ez du inongo subentzio publikorik jasotzen eta ez dago inongo inbertsio-funtsik. Beraien konpromisoa oso argi dute. Jaialdi honetan garrantzitsuena Musika da.
Mila esker Alvaro, Beto, Antonio eta Angel gauzak beste modu batera egin daitezkeela erakusteagatik.
Gora Canela Party! ■