Patricia Cantero Vaquerok (Legazpi, 1977) Legazpiko Haztegi ikastolan eta Urretxuko lizeoan egin zituen oinarrizko ikasketak. Ondoren, Madrilera (Espainia) joan zen Odontologia ikastera. Ikasketak amaitu eta ondorengo urteetan Ibizan (Herrialde Katalanak) lan egin zuen. Izan ere, bere aita ere dentista da eta han du kontsulta. Duela 12 urte bere kontsulta ireki zuen Legazpin. Denbora librean perretxiko bila joatea eta familiaz gozatzea gustatzen zaio. Bakuntza taldeko kidea da eta Goierriko Hitzaren 20. urteurreneko festan parte hartu zuen.
Legazpiarrek hortzak ondo zaintzen al dituzte?
Denetik dago, baina normalean nire aholkuak jarraitzen dituzte.
Zein da gehien gustatzen zaizun perretxikoa?
Onddoa eta zizahoria.
Nora joaten zara perretxiko bila?
Normalean Larrosainera joaten gara. Altzaniara ere joan izan gara.
Musika talde bat?
Bulego. Urretxuko jaietan ikusi genituen.
Abesti bat.
Bulegoren Zure begi horiek.
Liburu bat.
El señor de los anillos.
Pelikula edo telesail bat?
Dirty dancing.
Kolore bat?
Berdea.
Zer gosaltzen duzu?
Esnea eta zerealak.
Amets bat?
Inklusioa.
Inoiz egin dizuten opari bereziena?
Kanpoan ikasten ari nintzenean egin zidaten bisita sorpresa bat.
Bizitzako plazer txiki bat?
Jatorduak.
Zein izan da zure bizitzako egun bereziena?
Nire umeen jaiotegunak. Hiru ditut: Aiora, Urko eta Luken. 17, 15 eta 9 urte dituzte.
Goierriko txoko bat.
Larrosain, Otaño…
Legazpin biziko ez bazina…
Ibizan. ■