Kazetaria lanbidez, gaur egun Berria egunkarian ari da lanean Aitor Garmendia Etxeberria (Itsasondo, 2000). «Orain Mundua sailean ari naiz lanean, nazioarteko informazioa lantzen dugu bertan. Aurrez, udan, Kiroletan aritu naiz». Orain dela gutxi arte txirrindularia ere izan da Garmendia, azken urteetan batez ere ziklo-krosean. Halere, txirrindularitzaren harra ez zaio erabat itzali, «baina lehiaketa zertxobait alboratzeko garaia» zen. «Orain ere ia egunero ibiltzen naiz bizikletan, baina beste modu batean: lasai ibili nahi dudanean lasai ibili naiteke eta gogorik ez badut, ez naiz irteten. Hitza gustatzen ez bazait ere, zikloturista naiz orain».
Errepidea ala ziklo-krosa?
Ziklo-krosa.
Txirrindulari bat.
Bi esango ditut: Xabier Berasategi eta Chris Froome.
Lasterketa bat.
Frantziako Tourra.
Ze zaletasun dituzu?
Bizikletan ibiltzea, mendira joatea, irakurtzea eta Google Mapsen saltseatzea.
Pelikula bat edo telesail bat.
Green Book.
Liburu bat.
Ander Izagirreren edozein.
Musika talde edo abeslari bat.
Ez dakit abeslari edo talde bezala definitu daitekeen, baina Malakias.
Abesti bat.
Xorieri mintzo zen, Erramun Martikorenarena.
Oporretarako leku bat.
Aurrez egon ez naizen edozein.
Zer gosaltzen duzu?
Kafea, fruta pieza bat eta ogia marmeladarekin edo arrautza bat. Eta kafe gehiago.
Kolore bat.
Berde iluna.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Bizikletan eroriko handiak izan ditudanak.
Jaso duzun oparirik bereziena?
Munduko bola bat.
Amets bat.
Amaren ametsa betez, berarekin Kanadara bidaiatzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Tabernan egunkaria irakurri eta kafea hartzea.
Goierriko txoko bat.
Lizardi baserria, Murumendi azpian.
Itsasondon biziko ez bazina…
Edonon, baina, seguruenik, Itsasondon bezain ondo, inon ez.