Ander Lizarribarrek (Tolosa, 1983) 15 urte daramatza Ormaiztegin. Emaztea bertakoa du. Ingurugiro Kimikako goi mailako zikloa egin zuen, eta Mutiloako zabortegian lan egin zuen. Gaur egun, Oñatiko fabrika batean lan egiten du. «Oso gustura» bizi da Ormaiztegin. «Hasieran kosta egin zitzaidan, Tolosa bizi handikoa baita. Ormaiztegi itzalia iruditzen zitzaidan. Baina umea eduki genuenean, Ormaiztegiko lasaitasuna asko eskertu nuen».
Zer egiten duzu aisialdian?
Semearekin jolastu, mendira joan… Mendira joaten naizen gehienetan Kizkitzara joaten naiz.
Pelikula edo telesail bat.
Machos alfa ikusten ari naiz. Asko gustatzen zait.
Liburu bat.
Irakurri dudan azkena Zuhaitz Gurrutxagaren eta Ander Izagirreren Subcampeón da. Asko gustatu zait.
Musika talde edo abeslari bat.
Berri Txarrak, Su Ta Gar…
Abesti bat.
Kokein musika taldearen Lotuta egon arren abestia. Azkenaldian askotan entzun dut.
Oporretarako toki bat.
Errioxara oso gustura joaten gara. Santo Domingo, Castañares, Bañares… ingurua gustatzen zaigu.
Zer gosaltzen duzu?
Kafea gosaltzen dut. Noizean behin, ogi txigortuarekin.
Kolore bat.
Gorria.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Semearen jaiotza eguna. Telmo du izena eta 8 urte ditu.
Jaso duzun opari bereziena?
Semearen marrazkiak.
Amets bat.
Euskal Herria independentea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Kafe bat hartzea.
Goierriko txoko bat.
Lierni.
Ormaiztegin biziko ez bazina?
Tolosan, noski. Gurasoak eta kuadrilla han ditut. Astebururo joaten naiz bertara. ■