Osagaiak
(4 lagunentzat)
- 8 orburu
- Arroz odolki bat (250-300gr)
- Almendra birrindua
- Baratxuria (20gr)
- Ziazerba sorta bat
- Litro bat barazki salda
Prestaketa
Lehenik orburuak osorik egosi behar dira, 20 bat minutuz ur ugaritan. Atera, eta epeldutakoan ondo zuritu. Zurtoineko muina ere ondo garbitu eta zuritu.
Zartagin batean baratxuria eta orburuen zurtoinak gorritu, eta ondoren, salda eta ziazerbak gehitu. Egosi ondoren, irabiagailuarekin birrindu eta iragazi, krema fin bat lortu ahal izateko.
Orburuak bi erditan edo lau laurdenetan zatitu, norberaren gustuaren edo orburuen neurriaren arabera.
Odolkia xerratan ebaki eta zartagin batean edo plantxan egin. Orburuak aurretik egin dugun kremarekin berotu.
Aurkezpena
Plater hondo batean odolki xerrak jarri, gainean orburuak, gainetik kremarekin estali, eta almendra birrinduekin bukatu. ■
Iñaki Telleria • Kuko jatetxea
Gasteizen 1993. urtean jaio zen Iñaki Telleria. Baina sukaldari bezala Goierrin finkatu zen, duela hamar urte baino gehiago. Lehen hiru urteak Ordiziako Oiangu Baserrian egin zituen eta ondorengo bostetan Mutiloako Ostatuko ardura eraman zuen. Gaur egun, Ormaiztegiko Kuko jatetxean aurkitu du sukaldaritza ulertzeko duen modua garatzeko txokoa.
Bere sukaldaritzaren oinarria «azokako janaria» dela dio. Egunero Goierriko azoka eta dendetan erosketak egin eta merkatuan aurkitzen duen hori prestatzen du, garaian garaikoa. Astelehenetik ostegunera hiru menu desberdinetan prestatzen ditu: Egunerokoa, Pikoteoa eta Azokakoa. Ostiral eta larunbatetan, berriz, Azokako menua bakarrik zerbitzatzen dute.