Gaizka Oiartzabal • Tabernaria eta musikazalea
Joan da Poligrafo Fest. Azkeneko aldiz, zarraparra egin genuen larunbatean. Eta behar bezala joan ginen, musikaz gozatuz lagun artean.
Kalean jendea etorri zaigu pena bat dela esanez. Eta bai, ez da berri ona elkarte kultural batek esatea ez duela nahi jarraitu. Baina udaletik inork ez du txintik esaten; beraz, beraientzako berri ona izango da.
Gu ez gaude prest boluntarioki egiten dugun lan batengatik jaso dugun egurra jasotzeko. Eta zain nago oraindik beste batzuk boluntario moduan lanean ikusteko. Ea nork egiten duen dena diruagatik.
Gu ZZ Rock prestatzen hasiko gara. Hori da gure lana.
Bestalde, apirilaren 19an 19 urte betetzen dira taberna zabaldu nuenetik eta badago zer ospatu. Eta ospatu behar dugu, azkenekoa edo lehenengoa izango balitz bezala.
Gauza askori esan behar diegu agur denbora gutxian, baina garbi utzi beharra dago bueltatuko garela egunen batean, ETS, Fermin eta Bruce Springsteen bezela. Eta beste batzuk joan egingo dira… ■