Aitor Carrasco • Musikaria
Martxoaren 1ean Dut taldearen azken lan diskografikoak Askatu korapiloak 25 urte bete zituen. Orain dela bi aste Ignacio Pato lagunak El Salto egunkarian artikulu eder bat idatzi zuen horren harira, eta azken aste hauetan diskoari bueltak ematen aritu naiz behin eta berriz. Ez nahiz gogoratzen noiz eta non entzun nuen lehen aldiz Dut, baino ondo gogoratzen naiz Hor nonbait abestia izan zela.
Disko honetan aurkitzen diren hitzak, 25 urte ondoren, esan genezake egun idatzita egon ahalko zirela. Musikalki uste dut Hondarribiko taldeak egin zuten onena dela.
Disko hau ez da lehen entzunaldian sartuko zaizun disko horietakoa, garratza eta tristea da. Egonezin eta erreflexio momentuetan entzuteko diskoa da. ■