Astigarra (Acer campestre L.)
Deskribapena
Astigarra hostoerorkorra da. Hosto sinpleak eta palmatuak ditu, ertz osokoak, eta ileak agertzen dira azpialdean zein nerbioen inguruan. Gutxi-asko larrukarak.
Landare hermafrodita da. Loreak adar-puntetan sortzen dira, sortatan. 5 sepalo eta 5 petalo berde izaten dituzte. Fruitu lehor hegaldunak ematen dituzte.
Azala zartatua eta ezkatakara izaten dute, grisaxka.
- Ekologia. Leku hezeetan hazten da, eta, edozein lurzorutan ager badaiteke ere, nahiago ditu lurzoru fresko edota hezeak.
- Banaketa. Eurosiberiarra.
- Loraldia. Apirila-maiatza.
- Tamaina. 8-20 m.
- Altitudea. 40-1.300 m.
- Erlazionatutako habitatak. Hariztia eta haltzadia.■
Iturria: Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika sailak ondutako Basoak.eus webgunea.