Goierriko futbolariak Realaren Sanse taldean
Gipuzkoako futbol klub nagusi Realaren bigarren taldeak oso gutxitan bezalako kirol lorpena lortu berritan, Sanse deritzon taldearengana zuzendu dira hainbat begirada. Gaur egungo taldean Goierrin jaiotako jokalaririk ez dago, klubaren fitxa ofizialen arabera. Baina historikoki goierritar ugari ibili dira Reala B taldean.
Sanse 1957an sortu zen, ofizialki. Urte batzuk lehenago hasi zen ernetzen, ordea. 1954-55 denboraldian, Realeko jubenil taldea Espainiako txapeldun geratu zen, eta belaunaldi hari jarraipena ematea erabaki zuen klubak. Real Sociedad izenarekin, Erregionalean jarraitu zuen hurrengo urtean. 1957an, 3. Mailara igo zen taldea, eta estatu mailako kategorietan izen bereko bi taldek ezin zutenez egon, bigarrena San Sebastian Club de Futbol izendatu zuten –hortik Sanse izen herrikoia–.
Hirugarren aldia da Sansek Espainiako futbol profesionaleko 2. Mailara igotzea lortu duena. Lehen aldiz, 1960an, eta orain hurrena bigarren aldiz 2021ean. 1961-62 denboraldian, zilarrezko mailan 5. sailkatu zen. Paradoxikoki, maila galdu zuen, Realaren lehen taldea 1.Mailatik jaitsi zelako, eta Sanse 3. Mailara bidali zuten.
Futbolari goierritarrak Sansen
- Arama. Oier Calvillo Armendariz.
- Beasain. Juan Cacho Aranburu, Santiago Enparantza Leunda, Miguel Angel Iriarte Montejo, Manuel Lozano Ibargoien, Agustin Azkona Cacho, Salvador Iriarte Montejo, Gorka Elustondo Urkola, Aritz Elustondo Irribarria eta Aritz Aldasoro Sarriegi.
- Idiazabal. Aitor Leturia Intxausti.
- Lazkao. Jesus Bereziartua Odriozola, Jose Maria Agirre Arratibel eta Josu Izagirre Izagirre.
- Legazpi. Juan Ignacio Lasa Araiztegi, Jose Luis Maiztegi Intza, Jose Ignacio Altzelai Larrion, Luis Martin Sukia eta Victor Briones Larrea.
- Legorreta. Mikel Lasa Goikoetxea.
- Olaberria. Aitor Begiristain Mujika eta Paulino Intsausti Barrenetxea.
- Ordizia. Jose Aierbe Garmendia, Pedro Jose Etxeberria Gomez de Segura, Miguel Gomez de Segura Bengoetxea, Jose Aierdi Martinez, Juan Manuel Petxarroman Frias eta Andoni Zubiaurre Dorronsoro.
- Segura. Xabier Auzmendi Arruabarrena.
- Urretxu. Antonio Iturbe Irizar, Xabier Jorge Garcia eta Jokin Gabilondo Garmendia.
- Zaldibia. Iker Sukia Lizarralde eta Aitor Aranzabe Etxabe.
- Zegama. Jose Maria Gallastegi Alustiza.
- Zumarraga. Raimundo Diaz Barrena, Esteban Txintxurreta Ormazabal, Luis Miguel Heras Burgos, Jesus Mari Biain Etxaniz, Juan Mari Mujika Izagirre, Jose Miguel Perez del Barrio, Alberto Alejandro Gutierrez, Mikel Balentziaga Oruesagasti eta Jon Manuel Vega.