«Zikiro-janaren ondoren sortzen den giroa gustatzen zait»
Arkaitz Mugerza Agirrezabala (Legorreta, 1999) herri mailako hainbat saltsatan aritzen da, eta orain jaiak hasteko «gogoz» dago. Gazte-gaztetatik musika zalea denez, zaletasuna bideratzeko Legorretan kontzertuak antolatzen aritzen da, Legorreggaen zein Gaztetxean. «Zuzenekoak asko gustatzen zaizkit eta beti aritu naiz kontzertuak antolatzeko lanetan». Musika egiteari dagokionez, txikitan txistua jotzen zuen eta gaztetan bateria jotzen hasi zen. Mantentze eta robotikako goi mailako zikloak ikasi zituen, eta Olaberriko Hine enpresan ari da lanean.
Zein musika mota duzu gustuko?
Punka, rocka, reggaea, dancehalla…
Zein duzu Legorretako jaietako momenturik gustukoena?
Zikiro-janaren ondoren sortzen den bazkal osteko giroa.
Zer zaletasun dituzu?
Mendira joatea.
Pelikula edo telesail bat.
La paradoja de Cloverfield pelikula.
Liburu bat.
Legorreta: bizitza ibaiaren biragune batean.
Musika talde edo abeslari bat.
Qbuzz.
Abesti bat.
Major Lazer-en All My Life.
Oporretarako leku bat.
Mexiko.
Zer gosaltzen duzu?
Jogurt bat.
Kolore bat.
Urdina.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Berrogeialditik ateratzen utzi ziguten eguna
Jaso duzun oparirik bereziena.
Tabarca irlan gau bat.
Amets bat.
Egunen batean nire baserria eduki ahal izatea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Lagunekin festan ateratzea.
Goierriko txoko bat.
Txindokiko punta.
Legorretan biziko ez bazina…
Tolosan. ■

