«Baimena eskuratu nuenean, aita zenaren eskopeta oparitu zidaten»
Joseba Apaolazak (Arama, 1986) Ingeniaritza Mekanikoa ikasi zuen, Ordizian eta Arrasaten. Jaso enpresan lanean hasi zen eta bertan jarraitzen du. 15 urte daramatza bertan lanean. «Gustura nago eta lantokia etxetik gertu dago, gainera», aipatu du.
Zer zaletasun dituzu?
Mendian ibiltzea, ehiza eta familiarekin egotea.
Gustuko mendia.
Aralar.
Ehizarako gustuko tokia.
Nafarroara joaten naiz, Goñi aldera. Aramako lau lagun elkarrekin joaten gara, giro onean. Oilagorretara joaten gara.
Pelikula edo telesail bat.
Prison break.
Musika talde edo abeslari bat.
Euskal musika gustatzen zait. Trikitia, batez ere.
Abesti bat.
Zarama musika taldearen Txatxo abestia asko gustatzen zait.
Liburu bat.
Ez naiz oso irakurzalea. Ez ditut liburu asko irakurri. Mendiarekin lotutako liburuak gustatzen zaizkit, batez ere. Iñaki Otxoa de Oltzaren erreskateari buruzko liburua, adibidez, asko gustatu zitzaidan.
Oporretarako leku bat.
Etxe ingurua asko gustatzen zait. Ume txikiak ditugu eta azken urteotan Peñiscolara (Castelló, Herrialde Katalanak) joan gara.
Kolore bat.
Berdea.
Zer gosaltzen duzu?
Korrika eta presaka gosaltzen dut beti. Kafesne bat… eta martxa!
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Bi alaben jaiotze egunak. Eneritz eta Garazi dute izena. Eneritzek 5 urte ditu eta Garazik 3.
Jaso duzun opari bereziena.
Eskopeta. Aitarena zen. Ni jaio aurretik hil zen. Baimena eskuratu nuenean aita zenaren eskopeta oparitu zidaten. 14 urte nituen.
Amets bat.
Oraintxe gauden bezala urte askotan jarraitzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Familiarekin egun pasa egitea, adibidez.
Goierriko txoko bat.
Saturdi. Neska bertakoa da. Askotan joaten gara bere baserrira.
Ordizian biziko ez bazina…
Araman edo Saturdin biziko nintzateke. ■

