Pagadiko espezieak: Hagina
Hagina (Taxus baccata L.)
Deskribapena
Hagina hostoiraunkorra da. Haren hostoak (10-30 x 1,5-3 mm) linealak, sinpleak, larrukarak, glabroak eta ertz osokoak dira.
Landare dioikoa da. Estrobiloak globo-itxurakoak dira, arra (2-3 mm) horizta eta emea (2-3 mm) berdea. Haginak sasifruitu gorri bat izaten du, eta ez du hazia (6-7 mm) erabat estaltzen.
Azal arraildua eta marroi-gorrizta izaten du.
- Ekologia. Klima epeletan eta hezeetan bizi da, eta edozein substratutan hazten da.
- Banaketa. Eurosiberiarra.
- Ugaltzeko garaia. Otsailetik apirilera.
- Tamaina. 10-20 m.
- Altitudea. 350-1.400 m.
- Erlazionatutako habitatak. Pagadia eta hariztia.
- Oharra. Ariloa izan ezik, landare toxikoa da. Haziak ere toxikoak dira.
- Babes-maila. EAEn interes bereziko babes maila du.■
Iturria: Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika sailak ondutako Basoak.eus webgunea.

