«Ormaiztegiko amen laguntzari esker atera ginen aurrera»
Aurelio Magallanes (Ormaiztegi, 1958) galiziar jatorrikoa da. Bere aita gerra egitera behartu zuten eta Ormaiztegin bukatu zuen. Ondoren, ama ekarri zuen. Magallanes, ikasketak utzi zituenean, iturgin lanetan hasi zen. Sei hilabete bakarrik eman zituen lanbide horretan. Ondoren, Construcciones Electricas de Gipuzkoa enpresan lan egin zuen.
Zer zaletasun dituzu?
Herriko adinekoei laguntzea. Ama 12 urte bakarrik nituenean galdu nuen eta aitak lanera joan beharra zuen. Herriko emakumeen laguntzari esker atera ginen aurrera. Jubilatu elkarteko zuzendaritzan nago, adinekoei herriaren alde egindakoa itzultzeko.
Pelikula edo telesail bat.
Ben Hur. Ematen duten guztietan ikusten dut.
Musika talde edo abeslari bat.
Jose Luis Perales.
Abesti bat.
Jose Luis Peralesen guztiak.
Liburu bat.
Ez dut libururik irakurtzen.
Oporretarako leku bat.
Galizia. Emaztearekin joan nintzen lehenengoz, nire sustraien bila. Baionan lagun batzuk egin genituen eta ordutik urtero edo bi urtean behin joaten gara. Aitak ez zuen joan nahi, oroitzapen txarrak zituelako. Behin bakarrik itzuli zen: arreba bat hil zitzaionean.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea, kafe askorekin eta esne gutxirekin.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Hirugarren semea jaio zen eguna. Arazoekin jaio zen, eta emaztea ere hiltzeko zorian izan zen. Zorionez, biak aurrera atera ziren.
Jaso duzun oparirik bereziena.
60 urte bete nituenean emazteak eta lagunek antolatutako festa ikusgarria.
Amets bat.
Ondo bizitzen jarraitzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Bilobez gozatzea.
Goierriko txoko bat.
Ormaiztegi.
Ormaiztegin biziko ez bazina…
Ormaiztegi baino hoberik ez dago. ■

