«Gaur egun online baliabide asko dago magia ikasi ahal izateko»
Nerabe garaian magia ikuskizunak profesionalen mailan egin zituen Ibon Magoak. Ondoren, Ibon Etxabe Ruanok (Zaldibia, 1995) geldialdi bat hartzeko beharra sentitu zuen. Eta orain, «maila xumeago batean» ari da ikasten eta magiaren mundura itzultzen. «Afizio eta jolas moduan. Iazko Gabonetan Zaldibiako Lehen Gala Magikoa antolatu genuen, eta aurtengo Gabonetan ere errepikatzeko asmoa dugu». Horretaz gain, gertuko magia, ‘Close Up’ deritzona, ikasten ari da, ikuskizun berri bat landu nahian. «Herriz herri, tabernetan-eta aurkezteko». Zaletasun bezala, berriz, hainbat proiektu ditu: Youtuberako Podcast batean ibili da, nobela bat idazten ari da, baita xakean ikasten ere. Baina ofizio moduan GHrentzat egiten du lan, «tamalez, artea ofiziotzat hartzea oso zaila baita». Magoek konpetentzia edo dohain asko behar dituzte, «eta denak landu daitezke. Beharrezkoa den bakarra afizioa da. Jendeak uler dezan, ‘trikimailua’ ondo irtetea edo ez ‘ikustea’ gutxienekoa da. Bertsotan bi hitzek errima izatea bezala da, baina hortik bertso on batera iristera pauso handia dago. ‘Timing’-a, trebetasuna, teknika, ‘jolasaren’ egitura, gidoia edo hitzaldia… landu beharreko dohainak dira, eta gogoa izanez gero ikas daiteke. Baina, zoritxarrez, ez dago bertso eskola edo xake kluba bezalakorik magiaren munduan. Nik ikasi nuen garaian liburuak eta DVDak ziren ikasteko erreminta nagusienak. Hala ere, gaur egun online baliabide asko dago magia ikasi ahal izateko».
Mago bat.
Joaquin Matas.
Zer zaletasun dituzu?
Motoa, xakea, boxeoa edota musika kontzertuak.
Pelikula edo telesail bat.
Siempre a tu lado Hachiko.
Liburu bat.
El señor de los anillos.
Musika talde edo abeslari bat.
Electric Callboy edo Marea.
Abesti bat.
Mil Quilates (Marea)
Oporretarako leku bat.
Errezuko kanpina, Nafarroan.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea gailetekin.
Kolore bat.
Gorria.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Gure arrebaren ezkontza eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Aitona-amonen Gabonetako kolonia.
Amets bat.
Etxe handi batean bizitzea nire familiarekin.
Bizitzako plazer txiki bat.
Eguzkitan, hamaka batean lasai irakurtzea.
Goierriko txoko bat.
Goskindi baserria.
Zaldibian biziko ez bazina…
Tolosan. ■

